2016/02/11

CEIT-IK4ko ingeniaritza biomedikorako taldea minbiziaren aurkako ikerkuntza proiektuak gauzatzen ari da

 1110CeitMiramo 142 web

Hainbat espezializazio arlotako ingeniariak elkarrekin lanean ari dira minbiziaren aurkako borrokan, eta Nafarroako Unibertsitate Klinikako medikuekin, CBIOko biologo eta farmazialariekin, Nafarroako Unibertsitateko Bioingeniaritza Zentroarekin eta CIMArekin koordinazioan, aurrerapausoak ematen ari dira.

Ceit-Ik4 zentroko Bioinformatikako ingeniari talde bat, Genomika arlokoa, minbiziaren aurkako hainbat ikerketa proiektutan lanean ari da, CIMAko medikuekin, biologoekin eta biokimikoekin lankidetzan.

Horien helburu nagusia da asaldura genetikoak ulertzea eta antzematea minbizia garatzen duten pertsonengan.

Horretarako, software bat garatu dute geneen egituran asaldurak antzemateko, "Splicing alternatibo" deituak; izan ere, aldaketa horiek geneen funtzioetan aldaketa eragitera irits daitezke, eta, beraz, minbizi motaren bat duten pazienteengan asaldura horiek ezagutzeak gaixotasunaren garapena hobeto ulertzeko balioko du.

Zailtasuna da pertsonek 22.000 gene inguru dituztela, eta, beraz, erabat beharrezkoa da formulazio matematikoa eta estatistikoa erabiltzea, asaldura horiek modelizatzeko eta horiei adierazle estatistiko bat izendatzeko, lortutako emaitzak egiaztatzearren. Alderdi positiboa da egindako proba batzuetan "Splicing gertakariren" bat aurkitu ahal izan dutela Glioblastoma Multiforme izeneko minbizi mota neuronal oso oldarkor baten garapenarekin lotuta.

Aldi berean, beste ingeniari talde bat, Bioinformatika taldekoa, minbiziaren metabolismoa aztertzen ari da. Ugaritzeko gaitasuna areagotzeko asmoz tumore zeluletan geratzen den birprogramazio metabolikoaren ebidentzia gero eta handiagoaren aurrean, metabolismoa zuzen erregulatzeak ahalmen terapeutiko handia du. Zehazki, ingeniari horiek eredu konputazionalak garatzen ari dira tumore hematologikoetan, prostatako minbizian eta bularreko minbizian, bereizmen molekular handiko datuak baliatuz. Horren helburua da hipotesi terapeutiko berriak sortzea, ondoren esperimentalki testatu ahal izateko.

Zerikusia duen informazioa