2016/02/04

Elkarrizketa Sergio Sáezi, SECPhO Klusterreko managerrari, Ceit-Ik4 zentroan egindako Zuzendaritza Batzordea dela eta

 fotónicaWeb

CEIT-Ik4 zentroak hilaren 28an Argiaren Teknologien Klusterraren (SECPhO) Zuzendaritza Batzordearen bilera hartu zuen. Saio horretan, Argiaren Nazioarteko Urtean, 2015ean, egindako jardueren balantzea egin zen eta aurtengorako helburuak ezarri ziren.

Batzordea 60 enpresak, zentro teknologikok eta ikerketa taldek osatzen dute gutxi gorabehera, eta xedetzat du argiaren teknologiak bultzatzea, hala nola laster sistemak, bai eta energia fotovoltaikoa edo sentsoreak ere, osasunaren, garraioaren, telekomunikazioen, ingurumenaren eta fabrikazio aurreratuaren arloetan, besteak beste.

Horretarako, Sergio Sáezek, Klusterraren managerrak, zera adierazi du: "adituen talde bat dugu eskaintza teknologiko aberatsa eta gizarteari balioa ematen dioten aplikazioak garatzeko sektoreak konektatzeko".

Azken urteotan argiaren zientziak lortutako mugarri garrantzitsuenen artean, Saézek hau azpimarratu du: "zuntz optikoaren inpaktua komunikazioetan, aukera eman baitu gaur egun ezagutzen dugun banda zabaleko Internet izateko, eta horrek ahalbidetzen dut bideoak eta informazio kantitate handiak azkar trukatzea. Gainera, laserraren aplikazioak tratamendu medikoetara egin duen jauzia. Eta azkenik, ledak izan duen iraultza argiztapen iturri gisa, energia aurreztea eta ingurumenerako onurak eragiten baititu".

Ahalmen horiek guztiak aintzat hartuta, adituaren hitzetan etorkizun handia du fotonikak: "Garapen aukerak izugarriak dira hainbat arlotan, hala nola medikuntzan; izan ere, argiak zeregin oso garrantzitsua izango du diagnostiko goiztiarrean nahiz gaur egun hilkortasun tasa handia duten gaixotasunen tratamenduan. Gainera, nanoteknologiak ere iraultza izango du, diziplina horretan argiaren teknologiek eskala horretan ikusteko eta eraikitzeko aukera ematen baitute" zehaztu du Sáezek.

Lortutako aurrerapenen adibide gisa, CEIT-Ik4 zentroaren ikerketa nabarmentzen da; izan ere, laserra erabili da "argi iturri berri gisa, gero eta pultsu laburragoekin, femtosegundo gutxi batzuen ordenakoak, industria prozesu berrien garapenean eta azalera funtzionalak sortzean txertatuta, laser horien zehaztasunari esker. Hain zuzen, zehaztasun hori mikrometro bat baino txikiagoa izan ohi da".

Zerikusia duen informazioa

Esteka