2016/01/19

CEIT-Ik4 zentroak garatutako satelite bidezko aplikazioak ibilbideak seguruagoak izatea eragiten du eta eraginkortasuna areagotzen du bidaiarientzat eta merkantzietarako

 tren web

Elektronika eta Komunikazioak arloko ingeniariak ERSAT-EAV izeneko H2020 Europako proiektuan lanean ari dira, trenbide seinaleztapenean sartutako satelite bidezko lehen posizionatze sistema sortzeko asmoz.

Sistema berritzaile hau aplikatzeak aukera emango du trenak online jarraitzeko, jatorrizko eta helmugako kontrol postuen bidez. Horrela, ibilbideetan segurtasuna areagotuko da, eta, era berean, egun martxan dauden lineen ustiaketa eraginkortasuna areagotuko da, bidaiariak eta merkantziak garraiatzeko zerbitzu gehiago eskaini ahal izango baitira.

Horretarako, Europako 5 herrialdetako 12 bazkidek osatutako plataforma bat ari dira lanean, zentro teknologikoetako, unibertsitateetako, trenbide sektoreko enpresetako eta arlo aeroespazialeko adituek osatua. 5,5 milioi euroko aurrekontua izango dute sistema hau diseinatzeko. Hain zuzen, sistema hau aurrerapen handia izango da Europako herrialdetako tokiko eta eskualdeko lineetako operatzaileentzat, Europako Erkidegoan gaur egun trenez egiten diren ibilbideen % 50 inguru hartzen baitituzte.

Zerikusia duen informazioa