2016/01/12

CEIT-IK4 zentroak sistema bat garatu du motozikletek larrialdi zerbitzuei deitzeko, istripua izanez gero

 moto iheero

CEIT-IK4 zentroko Mekanika Aplikatua Saileko ikerlariek I HeERO proiektuan parte hartuko dute. Proiektu horren helburua da eCall segurtasun sistema elektronikoaren azpiegiturak sortzea; hain zuzen, sistema horrekin ibilgailua bera arduratzen da larrialdi zerbitzuei deitzeaz istripu larri bat izan ondoren. Hartara, kasu batean baino gehiagotan ibilgailua bizitza bat salbatzen lagunduko duen hero edo heroia izan daiteke.

2018ko martxotik aurrera matrikulatutako autoek gailu hori txertatuta izan beharko dute seriean; aldiz, motozikletetarako ez da datarik ezarri oraindik. Bi gurpileko ibilgailuetarako sistema hori garatzeaz arduratuko den lantaldean parte hartuko du CEIT-IK4 zentroak. Proiektu horren ondorioz aterako dira eCall sistema motozikletetan instalatzeko eta egiaztatzeko aholkuak.

Ikerketaren buru Niedersachsen (Alemania) estatuko Ekonomia, Lan eta Garraio Ministerioa izango da, eta Europako hainbat herrialdetako 55 bazkidek parte hartuko dute. 30 milioi euroko aurrekontua izango du eta Europako Batzordeak finantzatuko du Garraio arloko CEF programaren bidez.

Zerikusia duen informazioa

Esteka