2016/01/07

BiziParkea! da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko 'Erronka bat parkearentzat´ lehiaketako ideia irabazlea

 Jon Fernandez premio

BiziParkea! mugikorretarako aplikazio bat da, eta Jon Fernández Ceit-IK4 zentroko teknikariak diseinatu du. Hain zuzen, aplikazio hori gauzatu egingo da "Erronka bat parkearentzat" lehiaketaren bigarren edizioa irabazi baitu. App horrek Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak eskaintzen dituen zerbitzu eta azpiegitura guztien berri ematen du. Horrez gain, smartphone edo telefono adimendunen bidez erabiltzaileen artean hainbat ekimen bultzatzeko aukera eskainiko du, hala nola "Running Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean".

Ekimena Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak antolatu zuen eta jarduera sustatzeko ideiak bilatzea zuen xede parkeak dituen hiru kokapenen baitan: Donostia, Hernani eta Eibar. Orain, antolatzaileek gauzatu beharko dute App hori, parkean lan egiten dutenek edo parkea bisitatzera joaten direnek beren gailu mugikorretan deskargatu ahal izan dezaten.

Aplikazioak hainbat funtzio ditu: egoitzak lokalizatzea, aparkaleku publikoak lokalizatzea, parkeak eskaintzen dituen zerbitzuak lokalizatzea, aisialdirako eskaintza lokalizatzea eta informazio plataforma bat eskaintzea.

App hori Teknologia Parkean erabiltzeko diseinatu den arren, aplikazioaren sortzaileak zera nabarmendu du: ideia hau bera "esportagarria izan daiteke hainbat agertokitara; besteak beste, hauetara: merkataritza zentro handi batera, industrialde batera, azoka batera edo baita hirietara edo herrietara ere".

Zerikusia duen informazioa