2015/11/26

Ekainaren 6an eta 7an garraio sistema adimendunen hiriburu bihurtuko da Donostia.

 foto noticia montada

International Workshop on Communication Technologies for Vehicles (NETS4) jardunaldia Donostian egingo da aurten, eta Ceit-IK4 zentro teknologikoan izango du egoitza. Nazioarteko biltzar bat da eta urtero egiten da, garraio sistema adimendunen arloan aurrerapenak lortzeko lan egiten duten hainbat herrialdetako ikertzaileak biltzeko asmoz. Aeronautikaren sektorea, tren-sektorea eta errepideko garraioarekin lotutako (autoak, autobusak...) sektorea dira jardunaldi hauen ardatzak.

Hitzordu honek aukera ezin hobea eskaintzen du garraio sistema adimendunen arloan egindako aurrerapenak aurkezteko, baita sektorearen gaur egungo erronkak lantzeko ere. Landuko diren gai nagusiak hauek dira: "Komunikazioa garraioetan", "Informazioaren administrazioa" eta "Baliozkotzea, ziurtapena eta estandarizazioa". Gai nagusiak horiek izan arren, ateak zabalik dituzte hiru ikerketa arlo horietatik harago doazen proiektuek ere.

Biltzarra urtero egiten da 2009an San Petersburgon lehen aldiz egin zenez geroztik. Donostiak ekainaren 6an hartuko du Sousse (Tunez) hiriaren lekukoa, han gauzatu baitzen azken biltzarra maiatzean.

Izen ematea irekita paperetarako:

Ikertzaileak gonbidatu dira aldez aurretik argitaratu gabe dituzten proiektuekin parte hartzera; horretarako, proiektuak gehienez ere 12 orrialdetan laburtuta (amaitu gabe dauden proiektuetarako 8 orrialde gehienez) aurkeztu beharko dituzte ingelesez, LNCS formatuan eta zutabe bakarrean. Parte hartu nahi duen orok hemen kontsulta dezake beharrezkoa den informazio guztia.

Zerikusia duen informazioa

Esteka