2015/11/12

Jaizki Mendizabalek posizionatzeari buruzko hobekuntzak aurkeztu ditu Alemaniako Espazio Agentzian (DLR).

 TREN TGVv

Segurtasunerako software kritikoan oinarritutako burdinbide sistemen test bidezko azterketari buruz urrian Alemanian egindako sinposioan, Jaizki Mendizabalek, Ceit-IK4ko Elektronika eta Komunikazioak arloko ikertzaileak, "On-Board ETCS Laboratory Testing Tools" lana aurkeztu zuen. Ikertzaileak Ceit-IK4ko burdinbideetako seinale sistemen laborategian egindako lanaren berri eman zuen; hain justu, ERTMS sistemen test bidezko azterketarekin lotura duena.

Azken hiru urteotan egindako aurrerapenek zerikusia dute Europako zazpigarren esparru programako EATS ikerketa proiektuarekin, Ceit-IK4 buru duenarekin. Proiektu horren helburua da, hain zuzen, ERTMS sistemen test bidezko azterketa hobetzea eta ETCSren 3. mailarantz aurrera egitea.

Zehazki, Test4Rail sinposioan parte hartu zuen Jaizki Mendizabalek, Braunschweigeko Alemaniako Espazio Agentziaren (DLR) egoitzan egindakoan. Bertan, trenaren posizionatzea lortzeko gaur egun erabiltzen dituzten kontrol metodo berriak azaldu zituen.

Zerikusia duen informazioa