2015/10/23

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa ikusten izan zen

 IMG 4427web

Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa ikusten izan zen, ostegunean, Ibaetan, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Eremua eta Lurralde Orekako diputatuarekin batera. IK4 Aliantza Teknologikoak antolatutako topaketa baten baitan egindako bisita izan zen; topaketa, zehazki, IK4-Ikerlanen hasi zen, eta Ceit-IK4n amaitu.

Zentro Teknologikoko lehendakari eta zuzendari nagusi Carlos Bastero eta Alejo Avellok egin zioten ongietorria Olanori. Bertan ziren, halaber, Tecnunen zuzendari Iñigo Puente, batetik, eta José Ignacio de Carlos eta Antonio González Ceiteko zuzendaritzako kideak, bestetik. Bisitaren helburua, funtsean, Ceiteko Materialen Sailak gauzatzen duen jarduera ezagutzea izan zen. José Mª Rodríguez Ibabe ikertzailea arduratu zen euren sailean egiten dituzten zereginak eta gauzatzen dituzten proiektuak azaltzeaz. Zehazki, mikroskopia elektronikoko laborategiak, berotan egiten diren konformazioen simulazioetarako ekipoak, saio mekaniko espezifikoen laborategia eta Hauts Metalurgiako eta “Near net shape” formen ekipamenduak ezagutu zituzten.

Ceit-IK4k enpresei eskaintzen dien laguntza eta zerbitzuari begirako interesa adierazi zuten foru ordezkariek, bai eta Materialen Sailean duten ikerketa eta ezagutza maila handiari begirakoa ere.

Zerikusia duen informazioa