2015/10/13

OPTI-VFA europar proiektuak hobetu egin ditu gantz azido lurrunkorren neurketa eta ohiko digestore anaerobioetarako kontrol automatikoa.

 web

OPTI-VFA (www.opti-vfa.eu) europar proiektua 2013ko irailean jarri zen abian. Proiektu horrek, batetik, gantz azido lurrunkorrak denbora errealean neurtzeko gailu bat garatzea lortu du, eta, bestetik, ohiko digestore anaerobioetarako kontrol automatikoko produktu bat abian jartzea. Ceit-IK4 zentroko Ingurumen Ingeniaritza Arloa izan da proiektuaren baitan kontrol tresna garatzearen arduraduna.

Proiektuko gainerako kideekin (Rikola, Optomesures, MTT Multantiv, Maris Projects, Attero, MSI, VTT, TuDelft eta Ceit-IK4) bi urtez lankidetzan aritu ondoren, emaitzak Online VFA monitoring systems lantegian azaldu ziren. Hain zuzen, saio hori Delfteko Unibertsitateak antolatu zuen abuztuaren 27an. Lantegian, ATBEST Marie Curie ITN proiektuko parte hartzaile batzuek ere parte hartu zuten. Hain justu ere, Europako proiektu bat da hori, gaur egun martxan dago eta OPTI-VFA proiektuaren antzeko helburuak ditu.

Lantegian bi proiektuetan izandako esperientziak trukatu eta partekatu ziren, bai gantz azido lurrunkorren online neurketaren arloan, bai kontrol automatikoaren arloan. Halaber, ekitaldian ikerketa aukerak eztabaidatu ziren, baita bi arloetako lankidetza bideak ere. Zehazki, azpimarratu zen OPTI-VFA proiektuan eta ATBEST proiektuan egindako garapenek indar handia dutela merkatu sortu berrietan, hala nola gantz azido lurrunkorren ekoizpenean, hondakin organikoetatik abiatuta, lehengai gisa erabiltzeko industria kimikoan edo biopolimeroen ekoizpenean.

Harremanetarako: Katariina Rahkamaa-Tolonen (proiektuaren koordinatzailea); helbide elektronikoa: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Emaitza horiek eskuratzeko beharrezkoa izan den ikerlana Europar Batasunaren 7. Esparru Programak finantzatu du REAren (Research Executive Agency) eskutik -http://ec-europa.eu/research/rea (FP7/2007-2013)-, 606069 zenbakidun diru laguntzaren akordioaren arabera.

Zerikusia duen informazioa