2015/09/11

CEIT zentroko Zuzendaritza Batzordeak Jaizki Mendizabal izendatu du zentro teknologikoko Komunikazio Arloko zuzendari

 Jaizki Mendizabal

Mendizabal (Tec'00, tecnun PhD '06) CEIT zentroko Elektronika eta Komunikazioak Saileko ikertzailea da 2002az geroztik, eta hainbat proiektutan parte hartu du, tokikoetan nahiz estatu eta Europa mailakoetan. Besteak beste, GNSS kokapen sistemetarako, trenbideak seinaleztatzeko sistemetarako eta abarretarako ikerketak egin ditu.

Jaizki Mendizabalek nabarmendu du arloa diziplina askotakoa izateari eta taldearen esperientziari esker erantzuna eman daitekeela komunikazio sistemen erronka garrantzitsuenei.