2015/09/09

IK4-IKERLANeko Lehendakari berria da, Jesús María Iriondoren ordez (IK4-TEKNIKER).

 Inaki-Aranburu

Iñaki Aranburu, IK4-IKERLAN-eko Lehendakaria, IK4ko Lehendakari berria izendatu dute Jesús María Iriondok karguan bere aldia bete ondoren; Jesús María Iriondo aliantzarekin elkarlanean jarraituko du IK4-TEKNIKER-eko Lehendakari gisa. Euskal aliantza teknologikoaren zuzendaritza organoetan eginiko berrikuntzaren arabera, Iñaki Otaño (IK4-LORTEK) ere izendatu dute Lehendakariorde berri. José Miguel Erdozainek jarraituko du Aliantzaren Zuzendaritza Orokorreko buru gisa.

IK4ko Lehendakari berriak bere ibilbide profesionalari ekin zion IK4-IKERLANen, hamabost urte guztira, haietako batzuk Kontseilu Errektoreko kide gisa. Ondoren, Goizper kooperatibako Produktuen Garapenerako Zuzendari lanean jardun zuen, non Olaker abian jarri zuen, bertako I+G unitatea. Lau urte geroago bere ibilbidearekin jarraitu zuen Oronan, non Berrikuntza Teknologikoaren arloari bultzada eman zion, I+G Orona eic unitatearen sorrerari esker. Ondoren, eginkizun hauen ardura izan zuen Orona barruan: Zuzendaritza Korporatiboa, Sustapena eta Marketinga, Jabego Intelektualaren, Kodeen eta Arauen erantzukizuna, eta Kalitate, Segurtasun eta Ingurumenaren kudeaketa korporatiboa, eta, aldi berean, IK4-IKERLANeko Lehendakaritza.

Bere aldetik, Iñaki Otañok bere ibilbide profesionala garatu du Arrasaten, non enpresa taldearen Lehendakariordea izan zen, eta nazioartekotzea sustatu zuen. Gaur egun, IK4-LORTEKeko Lehendakaria da.

Apustu handinahia Europari begira

Aliantza teknologikoaren aurreikuspenen artean gailendu egiten da datozen hiru urtean Europatik datozen I+G+B sarrerak % 50 handitzea. IK4k kalkulatu du urtean Europatik datozen 12 milioi eurotatik 18ra pasatuko dela, hau da, bere sarrera guztien % 15; beraz, 130 bat milioi euroko aurreikuspen bat, Horizonte 2020rako aurreikusita dauden zazpi urtean.

Aliantzak, gainera, Europako ikerketa arloko lan agendaren zati diren hiru organismo moten presentzia adierazgarria du: plataforma teknologikoak, eragiteko ahalmen handia duten aholku organoak, elkarte pribatuak, partenariatu publiko-pribatuak (PPP) kudeatzen dituztenak eta aurrekontuak kudeatzen dituzten organoak, hau da, Ekimen Teknologiko Bateratu gisa ezagutzen direnak (JTI ingelesez).

Zerikusia duen informazioa

Esteka