2016/10/28

Europako elikagai-industriak ingurumenean eragiten duen arazo nagusiari helduko zaio: gehiegizko ur-kontsumoari

 MCUBO Rueda de prensaWEB

LIFE MCUBO proiektuaren helburua elikagai-industriaren hiru azpisektoretan (haragiak, landare-kontserbak eta zukuak) uraren kudeaketak eragiten duen ingurumen-inpaktua murriztu nahi da, baliabide hori gehien kontsumitzen dutenak izanagatik. Ura aurrezteaz gain, enpresa horietan energia elektrikoaren eta termikoaren kontsumoa gutxitu nahi da.

Ura neurrigabe eta modu ez-eraginkorrean erabiltzea da elikagai-industriaren ingurumen-arazorik nagusiena, baliabide hori Europan gehien kontsumitzen duen industria baita. Egoera horri aurre egin ahal izateko, LIFE MCUBO proiektuak osoko kudeaketarako sistema garatuko du. Sistema horrek haririk gabeko monitorizaziorako, prozesuen modelizazio xehaturako eta etengabeko hobekuntza txertatzeko teknologiak barne hartuko ditu.

Gorantz egiten ari den fenomenoa da uraren eskasiarena, eta 2030. urterako Europako biztanleen %17ari eragingo dio. Elikagai-industriak Europar Batasun osoan erabiltzen den uraren %1,8 erabiltzen du. Espainia mailan industriak erabiltzen duen uraren %11 kontsumitzen du sektore honek, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak dituen datuen arabera.

LIFE MCUBO proiektuaren bitartez elikagaien sektorea baliabideen kudeaketa eraginkorrean inplikatu nahi da, haririk gabeko metodologia, eredu eta teknologiak erabiliz, ekoizpen-prozesuen produkzio- eta ingurumen-eraginkortasuna aldi berean neurtzeko. Aukeratutako enpresetan frogatuko da sistema, datozen bi urteotan.

Proiektu hau Ingurumenean eta Kliman Eragiteko Europako Programan (LIFE) txertatuta dago. Bertan parte hartuko dute Nekazaritzako Elikagai Enpresen Zentro Teknologikoak (CTIC-CITA), Nafarroako Unibertsitateko Ingeniarien Goi Mailako Eskolak (TECNUN) -koordinatzailea-, Ceit-IK4 Zentro Teknologikoak eta Nafarroako Industria Elkargoak (AIN).

Zerikusia duen informazioa

Esteka