2015/07/13

CEIT-IK4 zentroaren azken spin-offak simulazio ikerketa bat egin du UTEDEZA (Veolia taldearen filiala) enpresarako, Zaragozako HUAren eraginkortasuna hobetzeko xedez.

 EDAR La Cartuja

VEOLIA da Zaragozako Udalaren La Cartuja Hondakin Uren Araztegiaren (HUA) emakidaduna. Hain zuzen, CONAQUA eta UTEDEZA (Veolia taldearen filiala) enpresek hondakin uren araztegi hori optimizatzeko proiektu bati ekin diote. Araztegiak 1.300.000 biztanleren baliokidea den tratamendu gaitasuna du, eta Zaragoza hiriburuari eta Aragoiko hiriburuaren inguruko hainbat udalerriri ematen dio zerbitzua.

Ikerketa horren oinarria La Cartuja HUAren simulazio ikerketa bat da, jarduera agertoki berriak aztertzearen bidez, ustiaketa gastuen arloan nahiz arazketa prozesuen errendimenduan optimizazio handiena bilatzeko xedearekin. Hori horrela, besteak beste, honako ikerketa kasu hauek gauzatu dira:

  1. Instalazioko fosforoaren ezabaketa biologikoaren gehienezko gaitasuna aztertzea; gaur egun, kimikoki ezabatzen da, erreaktore biologiko guztien bolumenak errespetatuz, erreaktore horien anaerobio eta aerobio faseetarako bolumenen banaketa egokia zehaztuz, eta HUAren jarduera arau egokiak ezarriz.
  2. UTEDEZA enpresak proposatutako burbuila fineko aireztatze sistema berriaren jardueraren dimentsionamendua eta optimizazioa ikertzea; hain zuzen, airea ekoizteko ekipamenduen eta airea banatzeko zirkuituaren beraren kudeaketa egokia aztertzen da.
  3. VEOLIA enpresaren Actiflo™ teknologian oinarritutako arazketa fisiko-kimikoko sistema berria txertatzearen errendimendua aztertzea, instalazio nagusietarako itzulera urak eta ekaitz urak tratatzeko.

Horretarako, CEIT-IK4 zentroaren spin-offak eragiketa simulatzaile bat erabili du WEST® simulazioko plataforma komertzialaren bidez, eta zentro teknologikoko bertako Plant-Wide Model (PWM) ereduen liburutegia oinarri hartuta, HUA hobetzeko aukerak sakon ikertuz; hori guztia, betiere, aztertu beharreko prozesu biologiko eta fisiko-kimikoak modelizatu ondoren eta jasotako datu esperimentaletan oinarritutako ereduen kalibraketa zorrotza eta konplexua egin ondoren.

Zerikusia duen Informazioa

Esteka