2015/07/10

Hobekuntza berriak sartu ditu propietate mekanikoetan eta ekoizpen kostuetan, industriako egitura osagarrien ekoizpenaren arloan

 La investigadora Angela Veiga (sentada) junto con su compañera de trabajo Shandra Sainz, en uno de los laboratorios de CEIT-Ik4

Angela Veiga ikertzaile bizkaitarrak CEIT-IK4 zentroko Materialak Saileko Hautsen Finkapenaren arloan egindako ikerketa batek AMES-Joan Antoni Bas saria jaso du pulbimetalurgiaren arloan estatuko ikerlan onena izateagatik, berriki Gironan egin den Pulbimetalurgiaren Estatuko V. Biltzarrean.

Veigak Development of high performance Nickel or Boron PM steels respectively obtained after solid stae an Liquid Phase sintering izeneko tesiarekin lortu zuen doktoregoa, eta hain justu, saritutako proiektua, Development of Dense High Performance Low Alloy PM Steels by Liquid Phase Sintering, tesi horren zati bat da. Proiektua Shandra Sainz ikertzailearen eta Francisco Castro doktoregoko ikerlanaren zuzendariaren laguntzarekin garatu du.

Ikerketa horrek aurrerapen teknologiko handia dakar, egilearen arabera, “hautsen metalurgiaren bidez ekoitzitako egiturazko osagaien erabilera esparrua eta iraunkortasuna areagotzen baitu, propietate mekaniko handien nahasketarekin eta produkzio kostu baxuarekin”. Horrela, Veigak azaldutako moduan, “propietateak hobetzen dira, osagaien hondakin porositatea murriztearen bidez; betiere, pulbimetalurgiaren abantaila nagusiari eutsiz dimentsio perdoi handiko piezak ekoizteko gaitasunari dagokionez”.

Joan Antoni Bas sariak AMES enpresak ematen ditu, eta pulbimetalurgia garatzen laguntzen duten balio teknologiko handiko I+G+b lanen eta ikerketen industria sektoreko aitorpenik gorenena da, materialen nahiz prozesuen arloan. Zehazki, Veiga doktorearen proiektuak Oñatiko Stadler SA enpresaren industria lankidetza izan zuen. Hain zuzen, enpresa hori arduratu zen piezak ekoizteaz garatutako material berriarekin industria baldintzetan.

Zerikusia duen Informazioa