2012/10/18

DIAMOND proiektuak datu kudeaketa, monitorizazio eta kontrol sistema aurreratu berrien diseinu, garapen, inplementazio eta balidazioaren bitartez lortu nahi du

 DIAMOND Project

18/10/2012

CEIT-IK4, DIAMOND (AdvanceD data management and InformAtics for the optimuM operatiON anD control of wastewater treatment plants) izeneko eta EBk finantzatutako 2 urteko proiektuan parte hartzen ari da. Proiektua irailak 1ean hasi zen eta bere helburua hondakin-uren tratamendu sistemen funtzionamendua optimizatzea da plantan aurkitu daiteken informazio guztiaren erabilera eta kudeaketa egokia dela medio.

Gaur egun EBko herrialde gehienek, sortzen duten ia hiri hondakin-ur guztia tratatzen dute. Hala ere, hondakin-uren tratamendu instalazio gehienen errendimendua sakonago begiratuz, nabaria da arlo jakin batzuetan zer hobetu badagoela; esate baterako efluenteen kalitatea, prozesuaren sendotasuna eta koste operatiboa.

Hain zuzen, iraganean planten funtzionamendua optimizatzerakoan aurki genezaken mugapen tekniko garrantzitsuenetako bat, neurketa tresna fidagarrien gabezia zela eta, datu gabezia zen bitartean, gau egun, paradoxikoki, arazoa justu kontrakoa da; plantetan fidagarriagoak diren eta milaka datu eskeintzen dituzten sentsore berriak aurki daitezke eta planten funtzionamendu optimoa lortzeko dagoen mugapen handiena zera da: plantetako langileek bertan aurki ditzaketen milaka datuak, batzuetan heterogeneoak, ez-osoak eta ulergaitzak, modu egoki batean kudeatzeko duten zailtasuna.

DIAMOND proiektuaren helburua aurreko arazoa konpontzea eta hondakin-uren tratamendu sistemen kudeaketan bikaintasun modeloa lortzea da. Horretarako, planten funtzionamendu optimoa lortzea posible egingo duten datu kudeaketa, monitorizazio eta kontrol algoritmo eta tresna aurreratu berrien diseinua, garapena, inplementazioa eta balidazioa landuko dira. Helburu hau, ur hondakin-uren tratamendu instalazioekin harremana duten industri eta zientzia komunitatearentzako interes handikoa da.

CEIT-IK4ren papera

CEIT-IK4ko Ingurugiro Injenieritza Saila proiektuko parte hartzaile aktiboenetakoa da. Hain zuzen, Proiektuko Koordinatzaile den Espainiako Mondragón Sistemas de Información ETEarekin batera proiektuaren lidergoa darama eta DIAMOND Sistemaren nukleoaren garapenaren arduraduna da: Datu Kudeaketa eta Monitorizazio Sistema Aurerratuen garapenaren arduraduna. Proiektuko beste parte hartzaileak ondorengoak dira: Espainiako Gipuzkoako Urak; Suediako Cerlic Controls, Stockholm Vatten, Uppsala Unibertsitatea eta Suediako Ingurugiro Ikerketa Zentrua IVL eta; Finlandiako Mipro Group eta Aalto Unibertsitatea. Proeiktuaren hasiera bilera aurreko irailean Mondragón Sistemas de Informaciónen bulegoetan izan zen. Bilera guztiz arrakastatsua izan zen, CEIT-IK4ko ikertazeileek proiektuari buruz eta lan taldeari buruz zuten inpresio ona baieztatuz, non lan taldea ur eta hondakin-ur sistemen alorrean nazioarte mailan ezagunak diren ikerlari adituek osatzen duten.

Zerikusia duen Informazioa

 

Link