Berriak eta Gertaerak

  • noticiasv2.temas
  • CEIT

5G teknologia guztiontzat eskuragarriagoa izatea ahalbidetuko duten sareak diseinatuko ditu Ceit zentroak

Etorkizuneko konexioek eragingo dituzten erronkei aurre egiteko, gaur egungo mugikorren sareak egokitu beharko ditugu

Descripcion de la imagen
David del Río y Juan Francisco Sevillano FOTO: ceit komunikazio zerbitzua
04/11/20 16:42

Mugikorren datu-trafikoak etengabe gora egin duenez (2014tik 2020ra bitarte 40 aldiz gehiago areagotu da), eta Gauzen Internet edo IoT iristear delarik (2025erako 50 bilioi gailu konektatuta egotea espero da), telekomunikazioetako operadoreek euren datuen garraiorako sare-arkitektura birplanteatzeko beharra antzeman dute. Operadoreen helburua, 5G teknologiak erabiliz, bezeroei haririk gabeko konexioan aldi berean 20Gb/s eskaintzea da, komunikazio-latentzia 1ms baino txikiagoa eginez eta km2 bakoitzeko 1 milioi gailu baino gehiago konektatuta mantendu ahal izanik. 

DRAGON proiektuarekin, beraz, gaur egun eskuragarri ditugun gaitasun altuko haririk gabeko teknologiak erabiltzen dituzten operadoreei euren datu-garraioko sarearen mugak gainditu ahal izango dituztela frogatu nahi zaie, irrati-frekuentziako D bandara (130-170GHz) jauzi eginez. 

DRAGON proiektuak aurrera egin ahala hainbat produktu berritzaile diseinatuko dira: zirkuitu bateratuak, antenak, bateratzeko soluzioak edota irrati-frekuentziako D bandak eskaintzen dituen abantailei zukua atera ahal izateko operadoreek beharko dituzten tresna berrietarako funtsezko gailuak. Proiektuak emango dituen berrikuntzei esker banda zabalaren jomuga horretaranzko bidea egin ahal izango dute operadoreek, edozein toki eta unetan latentzia minimora eramanez, eta IoT osatuko duten milioika gailuren informazioa garraiatuz. Horrek guztiak erabat aldatuko du gure bizimodua eta jokatzeko modua. 

Horizon 2020 programa europarraren baitan kokatuta dago proiektu hau, eta 7.289.058 €-ko aurrekontua du. Basque Research and Technology Alliance (BRTA) aliantzako kide den Ceit zentroaz gain, telekomunikazioetan eta teknologia zentroetan Europan erreferente diren beste 12 enpresek ere parte hartzen dute proiektuaren partzuergoan. DRAGON proiektuaren iraunaldia hiru urtekoa izango da, eta datorren abenduaren 1etik aurrera hasiko dira lanean proiektuko bazkideak.