Berriak eta Gertaerak

  • noticiasv2.temas
  • CEIT

Ceit-ek 2020ko Euskaraldiarekin bat egingo du

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da

Descripcion de la imagen
27/10/20 15:22

Tecnun eta Ceit-ek aurtengo Euskaraldiarekin bat egingo dute, lan harremanetan euskararen erabilera sustatzea helburu duen ekinbide hau bultzatuz.

Ahobizi eta belarriprest partaidetza moduez gainera, euskara dakitenen eta ulertzen dutenen artean erabilpena bultzatzea da helburua, eta horretarako Euskaraldiaren aurtengo edizioak ariguneak dakartza berritasun bezala: alegia, lan esparruan euskara tresna bezala erabiltzen duten taldeen bisualizazioa lortu ahal izateko guneak.

Tecnun eta Ceit-ek bi partaidetza bide hauek bereganatu dituzte Nafarroako Unibertsitateko donostiako egoitzak euskararekiko duen konpromezua gizartearen aurrean azaldu dadin, 2018.eko edizioan egin zuenaren antzera.