2015/01/12

Nitrogenoa ezabatzeko hondakin-uren araztegietako optimizazioan oinarritzen den artICA4nr proiektua aurrera doa

 artICA4nr

CEIT-IK4ko Ingurune Ingeniaritza Sailak artICA4nr proiektu europarraren aurrez aurreko bigarren bilera koordinatu du (Replication of the art-ICA controllers for improving the eco-efficiency and sustainability of nutrient removal wastewater treatment plants, Grant agreement no. 630386: www.artica4nr.eu).

Eco-innovation programa europarrak finantzatzen duen proiektuaren helburu nagusia art-ICA-ren merkaturatzea azkartzea eta estimulatzea da, nitrogenoa ezabatzeko ardura duten hondakin-uren araztegietako operazioa optimizatzen duen kontrol automatikoko produktua.

ArtICA4nr proiektuaren zeregina art-ICA produktuaren salmenta esponentzialki haztea da, hiru araztegi estazioen instalazioaren bitartez: Navarrosillos (Madril, 113 kh-e), Velilla de San Antonio-ko araztegia (Madril, 123 kh-e) eta Chelas-eko araztegia (Lisboa, 210 kh-e). art-ICA-ren portaera hiru instalazio hauetan monitorizatuko da eta lortutako onurak ingurumen eta ekonomia adierazleen bitartez kuantifikatutako dira.

Garrantzi berdinarekin, art-ICA inplementazioan zehar ikasitako ikasgaiak bildu egingo dira batez ere Espainia eta Portugaleko araztegien operatzaileei zuzenduriko aurkezpen nazionaletan edo nazioarteko azoka espezializatuetan merkataritza-edukia produzitzeko asmoz. Proiektuan lortutako emaitzak nazio eta nazioarte mailako aldizkari espezializatuetan argitaratuko dira.

Aurrez aurreko bigarren bilera

Ekitaldia pasa den abenduan ospatu zen Chelas-eko hondakin-uren araztegiko instalazioetan eta proiektuan ezarritako zereginen egoera teknikoa landu zen. Honetaz gain, betebeharreko hurrengo zereginen plangintza hitzartu zen. Gainera, proiektuaren zuzendaritzarekin erlazioa zuten hainbat gaiei buruz hitz egin zen, ustiapeneko eta barreiadurako jarduerak eta art-ICA-ren merkataritza-panei buruz ere mintzatu zen.

Bilera proiektuko parte-hartzaile guztiengandik ondo aurkeztua izan zen, non nazioartean ur eta hondakin-uren alorrean europar aditu ezagunak dauden.

Parte-hartzaile bazkide partzuergoa bi entitate publikoz osatua dago dira (Canal de Isabel II Gestión SA eta SIMTEJO – Saneamiento integrado dos municipios de Tejo e Trancao SA), art-ICA produktua komertzializatzen duen enpresa bat (MSI taldea), unibertsitate bat (Facultad de Ciências e Tecnologia / Universidadde Nova de Lisboa) eta ikerketa-zentro bat (CEIT-IK4 – CEIT-IK4 Zentro Teknologikoa).

Parte-hartzaile bazkideek SIMTEJO-k Lisboan kudeatzen dituen hondakin-uren tratamenduko instalazioak bisitatzeko aukera izan zuten.