biomems

BioMEMSak sortu ziren mikrosistemen elkarrekintza sistema biologikoetara hedatu zenean. bioMEMS kontzeptu honen barruan biltzen dira biosentsoreak, mikroaktuatzaileak, lab-on-a-chip gailuak, analisi totalen mikrosistemak (µTAS), etab. Gaur egun, bioMEMSgailuen garapena bioteknologian etorkizun handiko diziplina da.

Teknologia honek abantaila ugari ditu, besteak beste, miniaturizazioa, erantzun bizkorra, integrazio erraza, transferigarria eta eskalagarria. Bereziki egokia da ingurune industrialetan erabiltzen denean, baita osasun arloan eta elikagaien industrian ere, besteak beste. Hain zuzen ere, osasun merkatua gero eta burujabeagoak eta fidagarriagoak diren metodoak eskatzen ari da Arreta Guneen sistemetarako.

Mikrosistema biomedikoen barnean daude odol diagnostikoa egiteko edo gorputzaren beste jariakin batzuen analisia egiteko sistema ugari, baita sendagaiak hornitzeko sistemak ere, une egokian eta tratamendutik hurbilen dagoen lekuan sendagai baten kopuru zehatza zehazteko gai direnak. Hala, espero da azpisistema mikrofluidikoak erabiltzen dituzten gailu mikrofabrikatuak gai izango direla diagnostikoak egiteko tresna merkeen hurrengo belaunaldi bat sortzeko.

BioMEMSak, ordea, onuragarriak izan daitezke beste sektore industrial batzuetarako, esate baterako, ingurumen kudeaketarako edo elikagaien industriarako. Nano eta mikrozientzietan gertatzen ari diren aurrerapen bizkorrei esker, tresna berriak garatu dira prozesuak kontrolatzeko eta tokian tokiko neurketetan oinarritutako babes estrategia sortzeko. Berariazko soluzioek oso modu errazean txerta ditzakete mikrosistema hauetako batzuk, eraginkortasuna eta segurtasuna hobetzen lagunduko duten informazio egokia emateko.

Gaur egun, CEIT teknologia horiek erabiltzen ari da, kolaboratzaile estrategikoekin batera, egiazko arazoak konpontzeko orduan arrakasta izango duten soluzio aurreratuak sortzeko.

  • Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Mikrobiologia Zerbitzua. 
  • Nafarroako Unibertsitate Klinikoko Otorrinolaringologia Zerbitzua.
  • Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Fakultatea.
  • Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Aplikatuko Zentroa.
  • Cochlear, kokleako inplanteetan aitzindaria den enpresa.

Gaitasun teknologikoak