biodispositivos mems

Deskribapena

Biogailuak eta MEMS taldeko ikertzaileen jarduera osagai, organismo eta parametro biologiko eta kimikoak antzemateko eta monitorizatzeko ad hoc sistemen diseinuan eta garapenean ardazten da. Nekazaritzako elikagaien industriako proiektuen bitartez, baita osasunaren esparruko enpresa, erakunde eta ospitaleen bitartez ere, bezeroaren beharretara egokitzen diren osoko soluzio pertsonalizatuak sortzen dira euren ekoizpen, mantentze-lan eta monitorizazio prozesuak hobetzeko asmoz.

Ikerketa-lerroak

Taldearen jarduerak amaierako produktuaren funtzionamendua hobetzera bideratuta daude, eta hainbat alderditan dugun esperientzia eskaintzen dugu. Besteak beste, hauetan:

  • Ad hoc detekzio-sistemak: mikroelektrodoak, mikrofluidoen egiturak, neurri-gelaxkak, kontrol-elektronika eta kanpoko aldeko komunikazioa.
  • Detekzio goiztiarra eta mikroorganismoen monitorizazioa izaera anitzeko matrizeetan: elikagaietako laginetatik fluido biologikoetara.
  • Detekziorako edota miaketarako elementu aktiboen bitartez gailu eta inplante pasiboak hobetzea.
  • Zelulak aztertu eta banatzeko, 2D eta 3D zelula migrazioetarako, drug delivery, scaffolds eta abarretarako gailu mikrofluidikoak diseinatu eta optimizatzea.
  • Neurketetarako ingurune eta baldintzetarako parametrizazioak egiteko sentsoreak barneratzea.

Proiektuak

Lehiakortasunerako finantzaketa publikoak jaso dituzten proiektuetarako nahiz konfidentzialtasuna eskatzen duten proiektu industrialetarako jarduerak garatzen dira Biogailuak eta MEMS taldean. Jarraian aurkezten dira, beraz, adibide moduan har daitezen, lan horietan lortutako emaitzak. Jabego intelektualak edo konfidentzialtasunak emaitzen argitalpena mugatzen ez duten proiektuak dira.

Ekipamendua

100, 1.000 eta 10.000 mailako guneak dituen Areto Zuria, xafla-fluxuzko kanpai kimikoekin eta eraso kimikoei aurre egiteko bankuekin.

  • UV fotolitografia
  • Lurrun faseko metalizazioen eta oxidoen biltegi fisikoa (PDV) nahiz kimikoa (CVD)
  • Eraso idor (RIE) eta hezea
  • Itsasketa anodikoa
  • Hot embossing
  • Olata-ebakitzailea
  • Mikrosoldadura-bankua
  • Oxigeno-plasmarako ganbera
  • Tratamendu termikoetarako, dopatuetarako eta oxidazioetarako labeak
  • Perfilometria eta indar atomikozko mikroskopia (AFM)
  • Elipsometria

Bioingeniaritza laborategia, ehunen mikrobiologia eta ingeniaritzarako berariazko arloekin. Kanpaia biologikoak, kanpaia kimikoak, inkubagailuak, autoklabea, 4ºC-ko beira-arasak, -20ºC eta -80ºC izozkailuak eta errutinazko tresneria txikia ditu.

  • Inpedantzia-neurgailuak
  • Potentziostatoak/galvanostatoak
  • Surface Plasmon Resonance (SPR)
  • Quartz Crystal Microbalance with Dissipation (QCM-D)
  • Multimetroak eta tentsio-iturriak
  • Reometroa
  • Polimeroekin lan egiteko bankua (PDMS)
  • Fluoreszentzia-mikroskopia, trans-argiztapena eta epi-argiztapena
  • Argiaren dispertsiorako sistema dinamikoa (DLS)
  • Electrospinning bankua
  • Electroplating bankua
  • FT-IR espektroskopia
  • Barreiatze mikroskopia elektronikoa (SEM)

Bestelako Ikerkuntza-taldeak