Gure Zentroa

1982an sortu zenetik, Ceit-IK4k ikasketa eta ikerketa teknologikoen alorrean esperientzia handia bildu du.

Ikerketa aplikatuen alorrean nahiz mundu osoko ikasle graduatuen trebakuntzan erreferentziazko Zentroa izaten jarraitzeko, Ceit-IK4 berritu egiten da orain.

Urteak pasa ahala, Ceit-IK4 esperientzia eskuratzen joan da. Bere zerbitzu eta instalazio berriek, kultura anitzeko kideek osatutako taldeek eta Donostiako hirian duen kokapen ezin hobeak, doktoreek nahiz ikertzaileek lan egiteko lekurik erakargarrienetakoa bihurtzen dute.

Ceit-IK4n, batez ere, ikerketa eta garapenaren alorretan lan egiten da. Teknologia berriena erabiliz, proiektu berritzaileak burutzen ditugu, gure produktu eta zerbitzuen etengabeko garapena bermatzeko.

Ceit-IK4k arrakasta doktoretza-ikasle eta ikertzaile kualifikatuen ahaleginari zor dio. Hauek gure instalazioetan garatzen dituzte beren proiektuak eta gure berrikuntzarako nahia bultzatzen eta arazo konplexuei erantzuna ematen saiatzen dira.

Miramongo zapaiean antena ezartzen

Zure tesia garatu edota ikertzaile bezala arrakasta izan nahi baduzu, Ceit-IK4k zerbitzu moderno, profesional eta aditua eskaintzen dizu. Gure zerbitzuetako makina berritzaileei esker zure trebetasunak garatu eta lanerako esperientzia eskuratu ahal izango duzu .

350 profesional baino gehiago eta edozein erronkari aurre egiteko espezializatutako 5 departamenturekin , Ceit-IK4k lan-ingurune egokiena eskaintzen dizu zure gaitasunak landu eta sendotzeko.

Ceit-IK4 jende berritzaile, konprometitu eta kementsuentzako lekua da. Bertan sortzen diren lan talde dinamiko eta kultura eta diziplina anitzekoek Ceit-IK4 Euskadiko ikerketen erreferentziazko zentro bilakatzen dute.

Berdin dio nondik zatozen; zure hizkuntza hitz egin dezakegu eta zure interesak gure egiten ditugu. Ceit-IK4k ateak zabaltzen dizkizu profesional berritzailea izan zaitezen.

Zatoz Ceit-IK4ra!