Donostia / San Sebastián

*BIDEOA: TURISMO DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

Donostia tamaina erdiko hiri kosmopolita da, 180.000 biztanle ingurukoa. Itsasertzean dago eta bere edertasun eta estetikagatik ezaguna da. Bizitzeko eta ikasteko hiri zoragarria.

Kantauri itsasoaren itsasertzean dago, Frantziako mugatik 20 kilometrora, eta klima atsegina dauka. Kontxako badia eta bertako hondartzak ingurune natural paregabeak dira. Badiaren erdian Santa Klara uhartea dago, hiri osotik ikusten diren bi mendiz inguratuta: Urgull eta Igeldo . Donostiatik gertu, Aralar mendizerra dago. Aralarrek hainbat bisitari erakartzen ditu bertako bide erromatarrengatik eta burdin aroko monumentuengatik. Paseatzeko eta ibilaldiak egiteko nahiz neguan eskiatzeko leku paregabea da.

Pirinioak eta haien tontor famatuak ez daude oso urrun, autoz joan daiteke. Neguan hainbat eski pista dago. Horren mendi ezagunetatik gertu egonda, Donostiak mendizaletasun historia luzea du; hots, hainbat mendizale talde daude hirian. Azken urteotan hainbat euskal espediziok tontorrik altuenak igotzea (Everest eta beste hainbat) lortu dute.

Musika ere oso errotuta dago Euskadin. Inguruko herrietan hainbat koru daude, baina horien artean Donostiako Orfeoia da aipagarriena, izen handia baitu nazioartean.

Donostia Espainiako beste lekuekin nahiz Europako beste hiriekin ongi komunikatuta dago bai tren bai hegazkinez. Madriletik 468 kilometrora dago eta Paristik 700 kilometrora Iruña Donostiatik 90 kilometrora dago; hor daude Nafarroako Unibertsitateko errektoretza eta fakultate gehienak. Donostiako Aireportua hirigunetik 20 kilometrora dago. Egunero bost hegaldi daude Madrilera. Biarritz (Frantzia) 45 minutura dago eta bertatik Pariserako hegaldiak daude egunero.