Ceit zentroan map egiteko aukera

Zer onurak izango dituzu Master Amaierako Proiektua Ceit zentroan eginez gero?

  • I+G gaietan enpresentzat eta estatuko nahiz nazioarteko ikerkuntza-planentzat lehentasunezkotzat jotzen diren gaiei buruzko proiektu biziki berritzailea.
  • Eskarmentu handiko ikertzaileek zuzenduko zaituzte, eta zure lana bideratzeko denbora eskaintzeaz gain, beren kalitate teknikoaren berme osoa izango duzu.
  • I+G gaiekin lotutako jardueretan lehen enplegua lortzeko aukera izango duzu, dela gurekin, dela gure bezeroetakoren batekin.

Haborokin-motak

  • A) Hilean 500€-ko haborokina
    • Hautagaiaren ezaugarriak: batez besteko kalifikazioa >1,4 (Tecnun-eko nota)
    • Proiektuaren tipologia: Proiektu hauen bitartez, eskuratu dituzten ezagutzak eta gaitasun teknikoak balioztatzeko aukera izango dute ikasleek, gaur egun Ceit zentroan garatzen den ikerkuntza-proiektuetako batean lagunduta.
  • B) Hilean 900 €-ko haborokina
    • Hautagaiaren ezaugarriak: batez besteko kalifikazioa >1,8 (Tecnun-eko nota) Curriculuma ere baloratuko da. Tecnun-en ematen diren Masterretako batean matrikulatuta egon beharko du.
    • Proiektuaren tipologia: Ceit zentroarentzako interes bereziko proiektuak dira, garrantzizkoak nahiz etorkizunari begira proiekzio handikoak, eta zentroaren ildo estrategikoarekin lotura handikoak izan ohi dira.
  • C) Haborokinik gabe

Iraupena

Proiektuen iraupena bospasei hilabetekoa izango da, Proiektu Zuzendariarekin aurrez adostutakoaren arabera.

Hautaketa-prozedura

  • 1. Hautagaiek webgunean eskainita datozen proiektuetako bat edo batzuk aukeratu, eta eskaera egin behar dute.
  • 2. Eskainitako MAP bakoitzeko arduradunak aukeratuko ditu hautagaiak: elkarrizketa pertsonalaren bitartez, edo hautagaiak helarazitako curriculumaren eta merituen balorazioa eginda. Edonola ere, B) motako MAPetan hautagaia teknikoki nahiz eskumen pertsonal eta sozialetan egokia den baloratuko da, curriculuma aztertuz eta elkarrizketa pertsonala eginez.

Eskaerak

Eskaerak egiteko epea zabalik izango da eskaintzak bete artean.

Eskatzaileak igorri beharreko dokumentazioa:

  • Izen-abizenak.
  • MAParen hasiera- eta amaiera-datak.
  • Eskuratutako titulazioa: Gradua eta Masterra.
  • Aukeratutako MAPen erreferentzia-zenbakiak (aukeratu nahi direnak zehaztu, lehentasunaren arabera sailkatuta).
  • Graduaren espediente akademikoa; Masterraren kalifikaziorik izatekotan, horiek ere erantsi behar dira (.htm formatuan).
  • Txartel-zenbakia, Nafarroako Unibertsitateko ikaslea bada.
  • Nafarroako Unibertsitateko ikasle ez direnen kasuan, eskola-aseguruaren babespean egoteko bere Unibertsitateak gurearekin duen hitzarmena.
  • Curriculum Vitaea.
  • Garrantzizkotzat jotzen duen beste hainbat informazio.