Fabrikazio gehigarriaren prozeduran erabiliko den nanomoldatutako titanio-aleazio berria fabrikatzeko prozedura osoaren ibilbidearen garapena

Laburpena

Fabrikazio gehigarri bidez zeramikazko nanopartikulez indartutako Ti aleaziozko osagaiak fabrikatzeko prozedura osoaren ibilbidea garatzea da helburua (hautsaren ekoizpenetik hasi eta erakusleraino). Garapen hori aplikazio berezietara bideratuko litzateke: sektore aeronautikora, espazialera, industria-hornidurara, etab.

avión

Helburuak

Ceit zentroaren egitekoak

CEIT-IKA4 zentroaren jarduera zeramikazko nanopartikulez indartutako eta titaniozko aleazioz osatutako hautsaren fabrikazioan oinarrituko da. Horretarako, bi ibilbide jarraituko dira. Lehenengoan, gas bidezko atomizazio-sistema garatuko da hauts konposatua zuzenean fabrikatu ahal izateko. Bigarrenean, titaniozko barra zilindrikoa (aurreforma) fabrikatuko da, barruan nanopartikulak txertatuta dituela; barra hori gero hauts bihurtuko da EIGA (Electrode Induction Melting Gas Atomization) izeneko atomizazio-teknika erabiliz.

Bazkideak

 

informazio gehiago