Arazketa anaerobio idorra, HUAPetan lokatza kudeatu eta tratatzeko soluzio alternatiboa

Life ANADRY

Laburpena

Udalerrietako hondakin-urak arazteko planta (HUAP) txiki nahiz ertainetan sortzen diren eta gaur egun zabortegietan isuri edo nekazaritzan erabiltzen diren lokatzen kudeaketa hobetzeko asmoz sortu da Life ANADRY proiektuaren ideia.

Proiektua martxan den bitartean, arazketa anaerobio idorreko (edo solido-kontzentrazio altuko) teknologiaren bideragarritasuna aztertuko da ezaugarri horiek dituzten HUAPetako lokatzei soluzioa bilatzearren. Horretarako, Murtziako Autonomia Erkidegoko araztegi batean ezarriko den erreaktore aurre-industriala (20 m3) martxan jarriko da.

Life ANADRY proiektuarekin, Europako beste lurraldeetara edota udalerrietako HUAPetatik kanpoko beste esparruetara zabaldu ahal izan daitekeen soluzio teknologikoaren bideragarritasuna aztertu nahi da, eta horretarako, hainbat teknikari, tokiko erakunde eta erakunde publikoren parte-hartzea bilatuko da.

Helburuak

Proiektu honen helburu nagusia, udalerrietako HUAP txiki nahiz ertainen esparruan lokatzen kudeaketa hobetzera begira arazketa anaerobio idorraren teknologia bideragarria dela frogatzea da. Helburu teknikoak, berriz, ondoko puntuetan laburbildu daitezke:

CEIT-IK4ren eginkizuna

Ceit-IK4 zentroaren parte-hartzea handia izango da proiektu honetan, izan ere, lan teknikoetan gure zentroak zuzeneko ardura izango baitu. Azpimarratzekoa da gure ikertzaileetako bat proiektuaren kudeaketa-organoko kide dela. Hauek dira Life ANADRY proiektuaren baitan Ceit-IK4 zentroak burutuko dituen jarduerak:

  • ANADRY prototipo aurre-industrialak tratatuko duen lokatza karakterizatzeko ekintzak.

  • ANADRY prototipo aurre-industrialaren diseinuan laguntzea.

  • ANADRY prototipo aurre-industriala abian jartzeko ardura, HUAPean instalatu ondoren.

  • ANADRY teknologia tenperaturaren esparru mesofilo eta termofiloan inplementatzeko laguntza eman, eta plan esperimentala zuzendu.

  • Ikerketa egingo duen HUAPean ANADRY teknologiaren bideragarritasun tekniko eta ekonomikoaren azterketen ardura.

  • Aurrerakadak eta proiektuaren emaitzak nahiz Europako beste proiektuekin batera egindako networking-ari buruzko berri emateko lanak.

Bazkideak

LIFE finantziazio-programa

Proiektu hau Europako Ingurumeneko Life+ Programaren (LIFE14 ENV/ES/000524) funtsen bidez finantzatuko da.

 

INFORMAZIO GEHIAGO