Fusio erreaktoreetako egitura altzairuen hobekuntza

ODS2

Laburpena

Aktibitate honen helburua, EUROfusion proiektu europarraren “Altzairu Aurreratuak” izeneko alorraren barnean, oxido dispertsio batengatik indartuak dauden altzairu ferritikoak ekoizteko prozesu sinplifikatu baten bideragarritasuna frogatzea da (ODS-FS, ingelesezko hizkiengatik).

Prozesu hau altzairu ferritiko hautsaren atomizazioan datza non hauek atomizazioaren ondoren oxido sortzailearen elementuak dituzte, jarraian kapsulan sartzea eta ondoren modu isostatiko eta beroan trinkoketa (HIP) bat ezartzen zaio. Modu honetan, kapsulan sartzea eta HIP prozesuren aurreko aleazio mekanikoa ekidin daiteke, tradizioz indartze oxidoak sartzeko erabili ohi den urratsa (orokorrean Y2O3).

Hautabide honekin ekoizpen kostua eta hauts kutsadura murriztea eta prozesuaren erreproduzigarritasuna hobetu nahi da.

Helburua

CEIT-IK4ren eginkizuna

  • Laborategi eskalan CEITek optimizatutako etapa guztiak (atomizazioa, aleazio mekanikoa, kapsulan sartzea, isostatikoki eta beroan eginiko trinkoketa (HIP)) proiektuan parte hartzen duten beste enpresek inplementatuko dituzte. Baliabide industrial hauen erabilgarritasunak prozesuko parametroak zehaztea ahalbidetuko du eta neurrira eginiko produktu bat lortzeko gaitasuna eskuratuko da.
  • Tratamendu termomekanikoak CEITen egingo dira, beroan eginiko ijezketa prozesua simulatzen duen konpresio lauko instalazioa batean. Aldez aurretik, prozesu guztiko fabrikazio baldintzak zehazteko ODS-FSko lehen laborategi sailak ekoiztuko dira.

Bazkideak

 

MÁS INFORMACIÓN