Mekanizazio gabeko aeronautika osagaien fabrikazioa

Laburpena

Proiektua Clean Sky Joint Undertaking-en betebeharreko baldintzak betetzeko amaierako forma izango duten aeronautikako osagai estatikoen fabrikazioan datza. Honetarako, Beroan eginiko Prentsatze Isostatiko metodoa jarraituko da (NSHIP) Inconel 718 aleazioa erabiliz. Proiektua behar diren ezagutza-alorretako hiru bazkidez osatua dago. Ezagutza-alorrak honako hauek dira: hautsen karakterizazio eta fabrikazioa, kostu baxuko tresneriaren garapena, mikroegituraren karakterizazioa eta propietate mekaniko eta prozesaketa parametroekin duten harremana.

Hautsen NSHIPak aeronautika osagai konplexuen fabrikazioan iraultza sortu dezake, materialaren erabileran hobekuntza esangarri bat sortuz eta ondorioz kostu murrizketa eta ingurumenean onura garrantzitsuak sorraraziz.

Teknologia honen ustiapena ordea ez da berehalakoa eta bere erabilerak hainbat erronka ezberdinei aurre egin behar dio. Hala nola, gaur egun forjaketa bidez lortutako produktuen propietate antzekoa duten nikelezko superaleazioak HIP bidez lortzeko zailtasuna, tresneriaren kostu altua, hautsa eta tresneriaren arteko elkarrekintza eta HIP bidez sortutako Inconel 718 osagaien ezaugarrien informazio fidagarriaren falta.

Bi urteko iraupena izango duen proiektuan zehar, partzuergoak hurbilketa berritzaile eta koordinatu bat erabiliko du aipatutako erronkei era egokian aurre egiteko.

NESMONIC2

Helburuak

CEIT-IK4ren eginkizuna

CEIT-IK4 proiektuaren koordinatzailea da. Bai Program Manager-a nola Project Manager-a CEITeko ikertzaileak dira. Koordinatzaile gisa, CEIT prestakuntza, kudeaketa, monitorizazioa eta koordinazio aktibitateen arduraduna da. Honez gain, CEITek honako ardura hauek ditu:

  • Garatutako teknologia zein osagaietan balioztatuko den definitu, zehaztapen geometrikoak, propietate mekanikoak eta bete beharrezkoak diren ezaugarriak zehaztuz.

  • Inconel 718 hautsak ebaluatu; propietate fisiko eta kimikoak eta HIPeko erantzunak.

  • Fabrikatuko diren probeten dentsitatea, mikroegitura eta propietate mekanikoaren bidez prozesaketa-leihoa definitzen lagunduko duen HIP entseguak.

  • Lortutako eta egindako entsegu eta erantzunen ebaluazioa eta jarraipena, NADCAP homologazioaren bidez.

  • Erakusle handi eta txikientzako HIP metodoa erabiltzeko tresneriaren garapenean lagundu.

Bazkideak

 

INFORMAZIO GEHIAGO