Autonomia handiko hiri autobus guztiz elektriko berriak

IEB2

Laburpena

Propultsio elektrikodun hiri-garraio ibilgailuaren erabilerak aire kutsadura murriztuko du hirietan eta beraien energia-eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko du. Ekintza mota hauek Europako energia planen ildoen artean dago, non 2020rako atmosferara isuritako karbono dioxidoa %20an murriztea kontuan hartzen da.

Bidaiarien hiri-garraiorako guztiz elektrikoa den ibilgailu baten diseinuak hainbat arazo teknikoei aurre egin behar dio. Arazo hauen artean, ibilgailuaren energia barne-kudeaketa eta barne metaketa sistemen, hau da, baterien bizitza handitzearen erronka dago.

IEB proiektuak karga baten bidez eguneko ibilbide guztia egiteko gai den 76 bidaiaridun ibilgailu elektriko baten diseinua eta fabrikazioa ahalbidetu du. Honek, ibilbide erdiko karga puntuak beharrezkoak ez direnez ibilgailu hauen ezarpena errazten du eta gaur egun martxan dauden ibilgailuen geldiune denborak antzeko mantentzen dira.

Helburuak

CEIT-IK4ren eginkizuna

  • Ibilgailu barruan potentzia eta energia fluxuak kudeatzeko gai diren sistema aurrerakorren algoritmoak garatu. Mota honetako algoritmoak, ibilgailuaren autonomia maximizatzea ahalbidetzen duten sistema guztien funtzionamendua moldatzeko gaitasuna du, gidaria alde batera utziz.

  • Bizitza ziklo handi bat bermatuko duten barne energia-metaketa sistemen inplementazioa eta diseinua (karga eta deskarga kontsekutiboak).

  • Ibilgailuan metatutako energia hobeto aprobetxatzeko gai diren energia eraginkortasun altuko potentzia bihurgailua (metaketa sistema) garapena eta diseinua.

Bazkideak

 

informazio gehiago