Esekidura bikoitzeko Orbea bizikleta eraginkorrago eta seguruagoak

Laburpena

Esekidura bikoitzeko bizikleta baten diseinu eta fabrikazio-prozesuan, fabrikatzaileak txirrindularien sentsazio partikularrak modu objektiboan hartzeko zailtasunarekin aurkitzen dira.

DISUSBI proiektuak esekidura bikoitzeko bizikleten diseinu prozesu osoa hobetzea lortu du, telemetria sistema bat ezarri du benetako bizikletaren portaera neurtzeko eta honela ordenagailu bidez simulazioa eraginkorragoak sortu ahal izan dira.

Ondorioz, proiektuaren emaitza moduan, kontsumitzailea bilatzen ari den esekidura bikoitzeko mendiko bizikleta ideal horrengandik hurbilago dago.

Helburuak

CEIT-IK4ren eginkizuna

  • Orbearentzat “Advanced Dynamics” diseinu tresna sortu.

  • Suspentsio urkilentzat eta zenbait bizikleten atzeko esekiduren azterketa gauzatu entsegu bankuan, marruskadura eta zurruntasuna aztertu aire presio desberdinetan eta frekuentzia ezberdinetan esekidura neurtu.

  • Lortutako datuak modelo matematikoak sortzeko erabiliko dira, hauek esekiduraren portaera ordenagailu bidez simulatzeko erabiliko direlarik.

  • Entseguak bi erabiltzaile-talde ezberdinekin (bata txirrindulari adituz osatua eta bestea zaleez soilik) egin dira, errealitatera egokitzen diren probak eginez; tapiz mugikor batean pedalei eragingo dio txirrindulariak, honela gradu desberdineko mailak simulatuko dira eta hiru oztopodun azterketa egingo da erosotasuna, segurtasuna eta eraginkortasuna neurtzeko oztopoa xurgatzeko garaian.

  • Eginiko neurketak::
    • Bizikletaren portaerari buruz txirrindularien iritzi subjektiboa
    • Bizikletan ezarritako sentsore-multzoen bitartez neurtutako baloreak
  • Telemetria sistemaren diseinua, honakoa balioztatzen duena:
    • Koadroa eta gurpiletan azelerazioak

    • Urkila eta esekiduren luzerak

    • Gurpil bakoitzaren abiadura angeluarra

    • Bielaren posizioa koadroarekiko

    • Txirrindulariak sortzen duen indarra eserlekuan eta manilarrean

    • Txirrindulariak sortutako potentzia pedalei eragitean

Bazkideak


 

informaZIO GEHIAGO